XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ERREZIL

Presoen aldeko erabakia hartu zuen Udalak

Euskal presoak Euskal Herriko espetxeetara baldintzarik gabe orain ekartzearen aldeko iritzia azaltzea eta dagozkien instantziei, herritarrei eta komunikabideei horrela jakinaraztea erabaki zuen Udalak aho batez.

Gainera, Begoña eta Maritxu Uzkudun gose greban daudenez, euskal preso guztiak Euskal Herrira ekar ditzatela exijituaz Udalak hartutako erabakiaren alde herritarren sinadurak biltzea eta presondegi erakundeetako zuzendaritzara bidaltzea onartu zen.

Azkenik, korporatibo guztiek Maritxu eta Begoña Uzkudun bisitatzeko eskaerak egitea erabaki zen.